Zenbat gustatzen zaizu blog hau?

2016(e)ko martxoaren 3(a), osteguna

Zer egin zuen Wangari Maathaik?

Zer egin zuen Wangarik? Gauza asko!!!
Bizi osoa mundu hobea uzten eman zuen. Emakume borrokalaria, bizizalea eta aktiboa izan zen, eta emakumeen, haurren eta Lurraren eskubideak defendatzeko borrokatu zen. Maathai-k zuhaitzak babestea pertsonentzako ura eta elikagaiak bermatzea eta goseteen eta haurren heriotzen aurka borrokatzea dela ulertu zuen. Bakearen Nobel Saria jaso zuen lehen emakume afrikarra izan zen, 2004an, garapen jasangarriari, demokraziari eta bakeari emandako sostenguarengatik, baina Afrika Erdiko lehen emakumea izan zen doktoretza bat jasotzen eta Nairobiko Unibertsitateko lehen dekano emakumezkoa. 1977an Gerriko Berdea Mugimendua sortu zuen (Green Belt), Kenya basoberritzeko lana hartu zuen erakundea, 70 milioi zuhaitz baino gehiago landatu dituena. Hauxe dute leloa: Harambee! (bultza dezagun batera, kikuyu hizkuntzan) eta ondasun komunaren aldeko ekintza kolektibo baten ikurra da.

.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina