Zer egin zuen Wangarik? Gauza asko!!!
Bizi osoa mundu hobea uzten eman zuen.
Emakume borrokalaria, bizizalea eta aktiboa
izan zen, eta emakumeen, haurren eta
Lurraren eskubideak defendatzeko
borrokatu zen. Maathai-k zuhaitzak babestea
pertsonentzako ura eta elikagaiak bermatzea
eta goseteen eta haurren heriotzen aurka
borrokatzea dela ulertu zuen.
Bakearen Nobel Saria jaso zuen lehen
emakume afrikarra izan zen, 2004an,
garapen jasangarriari, demokraziari eta
bakeari emandako sostenguarengatik, baina
Afrika Erdiko lehen emakumea izan zen
doktoretza bat jasotzen eta Nairobiko
Unibertsitateko lehen dekano emakumezkoa. 1977an Gerriko Berdea Mugimendua sortu
zuen (Green Belt), Kenya basoberritzeko lana hartu zuen erakundea, 70 milioi zuhaitz
baino gehiago landatu dituena. Hauxe dute leloa: Harambee! (bultza dezagun batera,
kikuyu hizkuntzan) eta ondasun komunaren aldeko ekintza kolektibo baten ikurra da.
.
Zenbat gustatzen zaizu blog hau?
2016(e)ko martxoaren 3(a), osteguna
WANGARI MAATHAI: Biografia
WANGARI
MAATHAI
Wangari
Maathai ingurumenaren
aldeko
ekintzailea eta politikaria izan zen.
Ihithe-n,
Kenian
jaio
zen 1940 apirilaren 1-ean eta Nairobin,
hil zen Kenia,
2011-ko irailaren 25-ean. Ameriketako Estatu Batuetara
ikastera
joan zen 20 urterekin eta
biologian doktoratu zen. 30
urte baino gehiago eman zituen oihanen suntsipenaren aurka
borrokatzen.
“Zuhaitzen
ama” jarri zioten ezizena.
Green
Belt Movement
zuhaitzen
aldeko mugimendua sortu zuen, gaur egun Tanzania,
Uganda,
Malawi,
Lesotho,
Etiopia
eta Zimbawe
estatuetan
ere hedatuta dagoena.
Halaber,
bere herrialdeko gobernuan izan zen 2003tik
2005
arte,
betiere ingurugiroaren alde lan eginez.
2004an
Bakearen
Nobel saria eman
zioten, «garapen sostengagarriaren, bakearen eta demokraziaren alde
egindako lanagatik». Bakearen Nobel saria lortu duen Afrikako
lehen
emakumea izan da.
Zoritxarrez
71 urtekin hil zen.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)